Duela bi urte pasata, Irati nire alaba jaio ondoren, Gloria eta Ander ezagutu nituen bere etxera fular elastiko baten korapiloak egiten ikastera joan nintzenean. Han harremana polita hasi genuen. Harreman horren ondorio aurreko maiatzean elkarrizketa bat egin zidaten beren webgunean (www.meitaimaitie.com) eta ekaina hasieran “Seme-alaben auto-estima garatzeko gurasoek eduki behar ditugun jarrera eta jokaeren inguruko hausnarketa partehartzailea” izenburutzat zuen tailerra egin nuen Beasaingo beren dendan.
Azaroaren 8an berriro joango naiz hitzaldi bat ematera beren dendara, baina kasu honetan elikadura jokabidearen nahasteen prebentzioaren ingurukoa. Oraingoan ere elkarrizketa berria egin didate beren webgunean, elikadura jokabideen nahasteen inguruan. Gai hau aukeratzearen zergatia, nire doktorego tesiaren gaia izatearena da. 2004.urtean irakurri nuen doktorego tesia gai horren ingurukoa izan baitzen eta 8 urtez nahaste horiek zituzten pertsonekin lan egin baitnuen Osakidetzan.
Azpian egindako bi elkarrizketen estekak jartzen dizkizuet
Elikadura Jokabideen inguruko elkarrizketa
Hitzaldia: Gure seme alaben elikadura jokabidearen nahasteen prebentzioa. Azaroak 8 ostirala. Beasainen Meitai Maitie dendan. Dohainik da