Psikologia & Coaching

Psikologia Klinikoa

Kalitate bermea

Psikologia Klinikoa, gizakien buru osasunean eragiten duten faktoreen (psikologikoak, emozionalak eta jokaerazkoak) ikerketaz, promozioaz, prebentzioaz, ebaluaketaz eta tratamenduaz arduratzen den psikologiaren adarra da.

Ikuspegi honetatik buru osasuneko arazo nagusien ebaluaketa eta tratamendua egiten dut, honako hauek barne:

  • Antsietate nahasteak (larritasun krisiak, obsesioak, fobiak eta beste).
  • Gogo aldartearen nahasteak (depresioa eta beste).
  • Elikadura jokabidearen nahasteak (nerbio anorexia, nerbio bulimia eta beste).
  • Loaren nahasteak (insomnioa eta beste).
  • Egokitzapen nahasteak (arlo pertsonalean, sozialean, familiarrean ala lanekoan egokitzeko arazoak).
  • Nortasun nahasteak.

Tratamenduaren helburua osasun mental eta emozional egoki bat lortzea da, zure gustuko bizitza bat egin ahal izan dezazun, zure baloreetan oinarrituriko bizitza, zailtasunak onartuz eta lorpenak ospatuz.

Coaching

Garapen pertsonalerako bidea

Coaching-a psikopatologikoki osasuntsu dauden pertsonei zuzenduriko teknika da. Bere bitartez norbere buruaren ezagutza, hazkuntza eta ikaskuntza lortzen dira. Coachingaren onuradun izan zaitezke baldin eta gaur egun duzun egoera eta etorkizunean lortu nahi duzunaren artean distantzia dagoela sumatzen duzun eta hazi eta garatzeko helburuarekin lan egiteko prest zauden.

Coachingaren bitartez zure burua hobeto ezagutzen eta garatzen lagunduko zaitut. Baita zure bizi helburuak lortzen (sozialak, lanekoak, familiartekoak, fisikoak, mentalak) eta asebetetze pertsonal handiagoa lortzen ere. Azken batez, zorionez betetako bizitza orekatuago bat edukitzen. Horretarako zure bizitzan aditua zarela kontsideratuko dut, zure helburuak modu errealista batean definitzen lagunduko zaitut, helburu horiek zure balore zein beharrekin lerrokatuta daudela bermatuko dut eta helburu horiekin konpromisoa hartzera animatuko zaitut.

Ikuspegi honetatik, niregana datozen pertsonak honako aspektuak lantzen dituzte:

  • Autoestimua, bizitza kalitatea, ongizate fisiko zein psikikoa edo/eta autonomia suspertzea.
  • Komunikazio gaitasunak, estresari aurre egiteko gaitasuna, aldaketa pertsonal, familiar edo laborala kudeatzeko gaitasuna garatzea.

Familiari arreta

Gure seme alaben aldeko apustua

Familiekin egiten dudan lanaren helburua familia osasun egoki bat lortzea da. Elkarbizitza harmoniatsu bat, guztien desirak kontutan hartuak eta errespetatuak diren giroa, beharrezko mugak modu maitekor batean antolatuak egotea eta kide bakoitza pertsona autonomo bezala hazi ahal izatea da hain zuzen ere bilatzen dudana.

Ikuspegi honetatik nire lana gurasoak beren seme alabekiko hezkuntza zereginetan laguntzera bideratuta dago, horretarako aholkularitza, orientazio eta tratamendua eskainiz.

Beraz, lana, batez ere, gurasoekin egiten dut beren seme-alaben garapen emozionala sustatu ahal izan dezaten. Helburu terapeutikoaren jomuga beti da guraso-semealabak osatzen duten diada.

Online zerbitzuak

Kontsultak aurrez-aurre, telefonoz eta skype bidez egiten ditut.

Nor naiz

Aukera sortzailea

Izaskun Marañon naiz. Txikitatik, interesa handia sortu dit pertsonak eta bere ongizateak. Pertsonen jokaera, emozioak, sortzen ditugun harremanak, egiten ditugun atxikimenduak, azken batez, zerk mugitzen gaituen. Honela, nire lana deskribatzerakoan, pertsonaren ongizatera zuzendutako lana dela diot. Ongizate hori hausten duten arrazoiak dena delakoak izanda (krisi pertsonala, buru gaixotasun bat, lan arazo bat, bikote arazo bat…) eta horiek guztiak kontutan hartu arren, prozesu terapeutikoaren pisua pertsonaren nahiak, ametsak, desirak lortzean jartzen dut, ni bidelagun bilakatuz.

Pertsonaren zerbitzura jartzeko bide horretan 1999. urtean psikologia ikasketak bukatu nituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Geroztik, eta lau urtez, Elikadura Jokabidearen Nahasteen inguruan doktoretza-tesia burutu nuen, 2004ko azaroan “Trastornos de la Personalidad en los Trastornos de la Conducta Alimentaria: un estudio empírico en Centros de Salud Mental” izena duen tesiaren defentsaren bitartez psikologian doktore bilakatuz. Bien bitartean, 2000 eta 2004 urteen bitartean Coaching ikasketak burutu nituen, garai hartan ICFk (International Coaching Federation) Espaniar Estatuan onartzen zituen bi eskola bakarretan eta 2003-2006 urtetan zehar, OMIEk (Osasun Mentalaren Ikerketarako Erakundea) eta Deustuko Unibertsitateak antolatutako Talde Psikoterapia Psikoanalitikoko Masterra burutu nuen.

Profesionalki, Osakidetzan Elikadura Jokabidearen Nahasteak zituzten pertsonekin eta bere familiekin 8 urtetan lan egin ondoren Psikologia Klinikoa espezialitatea lortzekotan Nafarroako Osasunbideako hainbat zerbitzutan errotatzen ibili nintzen 3 urtez. 2011-2012 urtetan Osakidetzako hainbat zerbitzutan lan egin nuen berriro. 2013 urteaz geroztik nire kontsulta pribatuan (2011. Urtean martxan jarri nuena) egiten dut lana bakarrik.

Kontaktua





kaptxa

Bai, ezagutzen dut eta onartzen dut Pribatutasun politika.