Bloga

"Gizarte honetan haurrei bizkar emanda bizi gara"

2020-04-19

Duela egun batzuk ondoren atxikitzen dizuedan elkarrizketa egin zidaten Zuzeu.eus-en (Anartz Bilbaok egina). Gustoko izatea espero dut

https://zuzeu.eus/euskal-herria/izaskun-maranon-psikologo-klinikoa/

__________________________________________________________________________

Aukera kontua

2013-12-14

Coaching-etik jende ugariri laguntzen diot beren bizitzako aspektu ezberdinetan hartu nahi duten ikuspegia kontzienteki hartu eta bide horri ekiten. Gabonak adibidetzat hartuta, lana honela burutzen da.

Elikadura jokabidearen nahasteak

2013-11-21

Nire aurkezpenean ikusiko zenuten bezala, doktorego tesia elikadura jokabidearen nahasteen inguruan egin nuen. Hori dela eta, idatzi hau erabili nahiko nuke nahaste horiek zer diren azaldu eta gaiaren inguruan psikologiako zenbait aldizkaritan argitaratutako zenbait artikulu zuekin partekatzeko.

Elikadura jokabidearen nahasteen prebentzioaren inguruko hitzaldia Meitai Maitien

2013-11-07

Duela bi urte pasata, Irati nire alaba jaio ondoren, Gloria eta Ander ezagutu nituen bere etxera fular elastiko baten korapiloak egiten ikastera joan nintzenean. Han harremana polita hasi genuen. Harreman horren ondorio aurreko maiatzean elkarrizketa bat egin zidaten beren webgunean (www.meitaimaitie.com) eta ekaina hasieran “Seme-alaben auto-estima garatzeko gurasoek eduki behar ditugun jarrera eta jokaeren inguruko hausnarketa partehartzailea” izenburutzat zuen tailerra egin nuen Beasaingo beren dendan.

Zoriontsu izateko momentu hoberena orain duzuna da

2013-10-08

Zinez pentsatzen dut zoriontsu izateko ez dagoela oraina baina garai hobeagorik. Batetik, oraina da dugun bakarra, iragana pasa da eta etorkizuna oraindik ez da iritsi. Bestetik, askotan zoriontsu izateko egoera eta baldintzak ezin hobeak izan behar dutenaren uste okerra dugu, baina baldintza horiek gutxitan ematen dira eta gainera ez dira ezinbestekoak zoriontsu izateko.